XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gas fasean, ur-molekulak batabestearekiko nahikoa aldenduak egoten dira.

Ur likidoan aldiz, hidrogeno-loturak ur molekulen taldeak batabestearekiko gertu mantentzen ditu.

Oxigeno-atomo bakoitzak bi hidrogeno-lotura osa ditzake; bat elektroi-pare aske bakoitzarekin.

Izotz fasean, oxigenozko atomo bakoitza bi hidrogeno-atomorekin lotzen da hidrogeno-loturaren bidez.

Bestalde, oxigeno-atomo guztiak bi hidrogeno-atomoei lotzen zaizkie aurretik duten lotura kobalentez.

Aurretik zeuden lotura kobalenteek eta osatu diren hidrogeno-lotura berriek egitura berezi bat osatzen dute.

Egitura honetan, oxigeno-atomo bakoitza beste lau oxigeno-atomoei lotuta dago hidrogeno-atomoen bidez.

Unitate hauek tartean zabaldurak dituen abaraska dirudien sarea osatzen dute. Ur-molekulak eredu honen arabera eratzen direnean, fase likidoan egoera desantolatuan hartzen zuten tokia baino gehiago betetzen dute.

Honen ondorioz, ura hedatu egingo da izozterakoan, botila bat bertan zegoen ura izoztearen ondorioz puskatzerakoan ikus daitekeenez.

Hau dela eta, izotzak flotatu ere egingo du urgainean.

Izotza urtzerakoan, hidrogeno-lotura gehienak puskatu, eta abaraska-egitura partzialki deuseztu egiten. Honen ondorioz, bolumena txikiagotu egiten da dentsitatea handituz.

0ampdeg;Ctan izotzak duen dentsitatea 0,9168 g/cmampsup3; da.

Urarena aldiz, 0,9998 g/cmampsup3;.

Ura berotzen jarraituz gero, fenomeno harrigarri bat ikus daiteke.

Ura gero eta dentsoago bihurtzen da tenperatur tarte honetan, dentsitate maximora 3,98ampdeg;C-tan helduz.

Honen arrazoia zera da: izotza urtzerakoan ez dira hidrogeno-lotura guztiak puskatzen, eta abaraska-egitura hori partzialki bakarrik desegiten da lehen aipatu dugunez.

Uraren berotzeari jarraitzerakoan, hidrogeno-lotura gehiago eta egitura horren zatiak puskatzen dira. 3,98ampdeg;Ctan hauxe gertatzen da: tenperatura honetan izotzaren egitura puskatzeak sorterazten duen bolumenaren uzkurtzea eta molekulen energiaren handitzeak eragiten duen espantsio termikoa, orekatu egiten dira, dentsitate maximo hori emanez.

Izotza, laku, urmael eta itsasoen goialdean egoteari esker, arrainak hondalean bizi daitezke neguan zehar.